BESTEI ESKER ANTIBIOTIKAK ARTU DITZAKET
http://eu.wikipedia.org/wiki/Penizilina
Antibiotiko betalaktamiko hau, Alexander Fleming mediku eskoziarrak aurkitu zuen 1929an. Aurkitutako lehen antibiotikoa izan zen.Penicillium notatum izeneko onddoak sortzen du penizilina era naturalean.
Fleming-en aurkikuntza kasualitatearen ondoriotzat jotzen da. Mediku eskoziarra Staphylococcus aureus bakterioarekin lanean zebilen. Ustekabean, Penicillium notatum lizunaz bere kultibo bakteriarrak kutsatu zirenean, Staphylococcus ez zela hazten ohartu zen. Ondorioz, onddoak bakterioaren hazkuntza galerazten zuen substantzia bat ekoiztu behar zuela ondorioztatu zuen Fleming-ek.
1940 urtearen inguruan arrakasta handiz egin zituzten lehenengo saioak gizakiengan. Nobel Saria eskuratu zuten Fleming, Florey eta Chain-ek 1945ean.
Penizilinak oso ondo betetzen du botika orok bete behar duen araua: toxikotasun hautakorrarena, alegia. Honen arabera botika gai izan behar da mikrobioak akabatzeko, baina gaixoari minik egin gabe. Horretarako, bakterioek bakarrik dituzten egiturei eraso egin behar die agente terapeutikoak, giza-zelulak kaltetu gabe. Penizilina oso selektiboa da bakterioen aurka, giza-zelulek ez duten egitura bati eraso egiten diolako: bakterioaren zelula hormari, alegia.